Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Uribe Kostako Mankomunitateak emakumeenganako indarkeriaren kontra plazaratutako adierazpen instituzionala bere egin dute erakundea osatzen duten udal guztiek. Gauzak horrela, bihar, azaroak 25, izango den Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren inguruan, hainbat ekitaldi izango dira egunotan Barrikan, Berangon, Gorlizen, Lemoizen, Sopelan eta Urdulizen, besteak beste. Bat nabarmentzekotan, neska-mutikoak kontzienziatzeko egingo duten “Zubiak” izenburuko ipuin kontaketa. Bestalde, Algortako Bilgune Feministak mobilizazioa deitu du biharko, 13:00etan, Telletxe plazan. Erandioko Emakumeen Elkarte Soziokulturaleko kideak ere ordu berean kontzentratuko dira, Irailaren 23a plazan (udaletxe aurrekoa). Argazkian, Sopelako Hall Kulturalean paratu duten erakusketa iragartzeko kartela.
Ondokoa egongo diren ekitaldien lagin bat besterik ez da:
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.