Bigarren haur eskola ireki berri du Erandioko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko aza. 25a, 11:28

Erandioko Udalak Altzaga haur eskola ireki berri du Bekoa ikastetxearen beheko solairuan. Desanexio kaleko 4 zenbakian kokatuta dagoen udal lokal batean jarri dituzte instalazioak eta 254 metro koadroko azalera hartzen dute guztira. Tokiko erakundeak eta Eusko Jaurlaritzak sinatutako hitzarmenaren ondorioz jarri dute Altzaga haur eskola eta, horrela, "Erandioko Udalak hartutako konpromisoa berresten du, hau da, haur eskola gehiago ireki eta herrian dagoen eskariari erantzun egokia ematea", udal iturriek adierazi dutenez. Altzagakoa ireki aurretik, Astrabudua haur eskola ireki zuten, Mezo kaleko 36 zenbakian (DBH institutuaren ondoan). Antzeko ezaugarriak dituzte. Biak ala biak urtarrilean zabalduko zituela iragarri zuen Udalak eta atzerapenak PPkoen kexa eragin zuen.

Altzaga haur eskolak 42 plaza eskaintzen ditu. Bi gelatan banatutako 16 plaza 0/1 urte tarterako izango dira eta beste 26 plaza (bi gela) 1/2 urte tarterako.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun