Tasak eta zergak %2,8 igoko dira Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko aza. 25a, 11:36

Datorren urtean indarrean izango diren zerga eta tasak %2,8 igotzea erabaki du Erandioko Udalbatzak. Ondasun higiezinen, jarduera ekonomikoen eta ibilgailuen gaineko zergak izango dira, besteak beste, igoera hori izango dutenak, udal iturriek zehaztu dutenez. Ez dute igoerarik izango eraikuntza eta obren gaineko zergak, ezta balio-gehitzearen gainekoak ere. Besteak beste, garabi, zabor, estolda, etxeko laguntza eta San Jose egoitzako zerbitzuen gaineko tasei ere aplikatuko zaie aipatutako igoera hori. Ikasturte hasieran aplikatu zitzaien igoera Udal Euskaltegiko eta Musika Eskolako prezioei eta, beraz, orain ez dute bestelako igoerarik izango. Argazkian, Erandioko metro geltokiko plaza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun