Salsidu kalean arrapala mekanikoak jartzeko proiektuan zehaztutako obrak egiten dabiltza jada. Hain zuzen, arrapalen euskarri izango diren hobiak egiten hasi dira. Udal iturriek zehaztu dutenez, "Salsidu kalearen ezaugarri geometrikoak kontuan harturik, baldintza egokietan eta segurtasunez lan egiteko beharrezkoa da trafikoa moztea", Gaztelumendi kaletik Bolue kaleraino, abenduaren 17ra (astelehena) bitartean, honakoak kontuan harturik:
- Salsiduko etorbideak Gaztelumendi, Iturgitxi eta Kasune kaleekin dituen bidegurutzeak trafikorako zabalik egongo dira.
- Garajeetan sartzea uneoro baimenduko da.
- Illeta kalea, Bidebarri kaletik Salsiduko etorbideraino, noranzko bikoitzekoa izango da garajeetan sartzea ahalbidetzeko.
- Azaroaren 22tik (osteguna) abenduaren 17ra (astelehena) bitartean egin beharreko mozketa etengabea izango da.
- Seinaleei kasu egin eta barkatu eragozpenak.