Diru laguntza izango dute Sopelako igerilekuetara joaten diren gorliztarrek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko aza. 25a, 14:02

Gorlizen, oraingoz, ur kirolak praktikatzeko instalaziorik ez dagoenez, Udalak diru laguntza emango die Sopelako kiroldegiko instalazioetan izena ematen duten auzokoei. Horrela, herritarren artean kirol jarduerak sustatu nahi dituzte, tokiko agintariek adierazi dutenez. "Diru laguntza kalkulatzeko, kontuan hartuko da zenbatekoa den Sopelako eta elkartutako udaletako erabiltzaileek ordaintzen duten kuota, kopuru horri kenduta Gorlizko erabiltzaileentzat finkatuko dena; eta bien arteko alde hori izango da ordaindu beharrekoa", azaldu dute. Hauexek dira ordainduko diren kontzeptuak: izena emateagatiko kuotak, bazkide kuotak eta igeriketa ikastaroak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun