Ertzaintzaren aburuz, emakumea kaletik zihoan bere mutil lagun ohia auto batez hurbildu zitzaionean. Ostean eztabaida piztu zuen eta geroago gizonezkoak neska jipoitu ei zuen.
Atxilotze unean gazteak onartu zuen bere argazkia jarri ziola beste pertsona batena zen modifikatutako gida baimenari, Herrizaingo Sailaren bertsioari jarraiki. Gainera, zuri koloreko ahuts poltsa bat kendu zioten.
Gaur, igandea eta Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna, atxilotua epaitegira eraman dute.
Bestalde, kasu honetan baieztatzen da azken boladan mugimendu feministak salatutakoa, gizonezko erasotzaileak gero eta gazteagoak direla, alegia.
Ertzaintzak I.F.M. 27 urteko gaztea atxilotu zuen atzo goizean Sopelan, genero indarkeria eta bikotekide ohiarengandik epaileak jarritako urruntze agindua urratzea leporatuta. Gainera, Herrizaingo Sailak zabaldutakoaren arabera, gizonezkoari manipulatutako gidatze baimena aurkitu zioten atxilotzean, eta, hortaz agiriak faltsutzea ere egotzi diote. Atzo, goizeko 11:30ak aldera, Ertzaintzak jaso zuen Sopelan gertatzen ari zen emakumearen aurkako erasoaren berri eta horren ondorioz bertaratutako patruila gizonezkoa emakumearengandik banandu eta biak galdekatu zituen. Bere mutil lagun ohiak eztabaida baten ostean jipoitu eta lurrera bota zuela esan zuen orduan emakumeak, aurpegian, esku batean eta belaun batean hainbat ubeldura zuena. Biktima Gurutzetara eraman zuten anbulantziaz, bertan artatzeko.