Azaro Libertarioa gaur abiatuko da Txorimalo gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko aza. 26a, 17:05
Astelehen honetan bertan abiatuko dira, Getxoko Txorimalo gaztetxean, Ez Jaun Ez Jabe erakunde ezkertiarrak antolatutako "Azaro Libertarioa" lelopeko jardunaldiak. Besteak beste, Uribe Kosta eskualdeko gaztetxeetan emango diren sei hitzaldik osatuko dute ekimena; eta gaur bertan, "Sobre el movimiento de los sin tierra M.S.T." izenekoa eskainiko dute, 19:30etik aurrera, lehen aipatu lekuan. Asteartekoa ere toki eta ordu berean izango da, "Improbable armonia. Los grupos autónomos vascos en los 80 y 90" izenburuarekin. Asteazken eta ostegunean, berriz, Itzubaltzeta / Romoko Itzubaltzeta gaztetxera egingo dute salto jardunaldiek "Movimiento anarquista en Filipinas" eta "Vivencias de la contracumbre del G8 en Alemania" solasaldiak eskainiz, hurrenez hurren, 19:30etik aurrera. Ostiral eta larunbatean, azkenik, Leioako Udondo gaztetxeari helduko zaio txanda: "¿que paso en Oaxaca?" eta "Los 70. Grupos autonomos en Valencia" emango dituzte bertan. Lehengoa ostiralean, 19:30ean, eta bigarrena, larunbatean, 17:00etan. Jardunaldiei amaiera emateko kontzertua izango da azken solasaldia amaitu eta gero, 20:00ak aldera. Argazkian, Filipinetan aurtengo maiatzean egindako udal hauteskundeetarako abstentzio aktiboaren aldeko kartela.
Egitaraua zehatz-mehatz:

Azaroak 26, astelehena

19:30 Hitzaldia: "Sobre el movimiento de los sin tierra". Getxoko Txorimalo gaztetxean.

Azaroak 27, asteartea

19:30 Hitzaldia: "Improbable armonia. Los grupos autonomos vascos en los 80 y 90". Getxoko Txorimalo gaztetxean.

Azaroak 28, asteazkena

19:30 Hitzaldia: "Movimiento anarquista en Filipinas". Itzubaltzeta / Romoko Itzubaltzeta gaztetxean.

Azaroak 29, osteguna

19:30 Hitzaldia: "Vivencias de la contracumbre del G8 en Alemania". Itzubaltzeta / Romoko Itzubaltzeta gaztetxean.

Azaroak 30, ostirala

19:30 Hitzaldia: "¿Que paso en Oaxaca?". Leioako Udondo gaztetxean.

Abenduak 1, larunbara

Leioako Udondo gaztetxean:
17:00 Hitzaldia: "Los 70. Grupos autonomos en Valencia".
20:00 Kontzertuak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun