Somarribari buruz mintzatuko da bihar Jon Rivas kazetaria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko aza. 26a, 18:13

Arriaga antzotziko plazan bandera olinpikoa jasoaz emango diote hasiera astelenean, azaroak 26, arratsaldeko 6:30ean, Bilboko IX. Aste Olinpikoari. Hain zuzen, Joane Somarriba txirrindulari sopeloztarrari egingo diote gorazarre aurtengo edizioan. Gaur bertan solasaldia izango du eskualdeko kirolari handiak, 19:00etatik aurrera, Manu Vitoriarekin batera. Baina, bihar ere Somarriba izango da bi hitzaldietatik batetako gaia. Jon Rivas kazetaria eta txirrindulari sopeloztarraren biografiaren idazleak “Joane. Historiarako txirrindularia" izenburuko hitzaldia eskainiko du, 20:00etatik aurrera, Bilboko Bidebarrieta liburutegian. Astean zehar egingo diren mintzaldietan kirolari dagozkion zenbait arlo aztertuko dira: horien artean, emakumeen hockey-a (Espainiako lehenengo urrezko domina kolektiboa, Bartzelona’92), bihar ere, 19:00etan; emakume bizkaitarrak eta kirola, 2016ko Olinpiadak antolatzeko Madrilgo erronka, emakumea kirol-errendimendu handian, Coubertin XXI. Mendean edo Espainako kirola eta Beijingo 2008ko Olinpiadak besteak beste. Bilboko Aste Olinpikoko mintzaldietara edonor joan daiteke, eta EHUko ikasleek ekintza horietan parte hartzeagatik aukera libreko kredituak lor ditzake, inskripzioa bete ostean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun