Astrabuduan eta Itzubaltzetan ere izena eman daiteke Aitor Zabaletaren omenezko bertso bazkarian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko aza. 26a, 19:17
Aitor Zabaletaren aldeko omenaldi egunean izango den bertso bazkarian izena emateko aukera Algortan badagoela jakinarazi zuen, pasa den ostiralean, UKBERRI.NETek; Urgull kalean, antzinako kultur etxearen alboan, hain zuzen ere. Baina, Uribe Kosta eskualdean eta Erandion ere badago non apuntatu. Batetik, Astrabuduako Egoki kultur elkartean jarri dituzte zerrendak, Etxegorri kaleko 6. zenbakian. Bestetik, Itzubaltzeta / Romoko Errekagane kalean dagoen Itzubaltzeta gaztetxean izena eman daiteke. Azkenik, Bilbon, Erronda kaleko Street Warriors dendan salgai daude txartelak. Argazkian, bertso bazkarian arituko diren Itsaso, Xabi eta Fredi Paya.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun