Langraitzera bueltan dakarte Anjel Figueroa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko aza. 26a, 20:01

Anjel Figueroa preso politiko algortarra larunbatean eraman zuten Kordobako espetxetik Valdemorora, Langraitzera berriro bueltatzeko asmoz. Leku aldaketaren ohiko ibilbidearen arabera, bihar bertan Valdemorotik irten, Burgosen gaua egin eta asteazkenean Langraitzera iritsiko dela espero da, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazitakoaren arabera. Bestalde, auzotarren sinadurak biltzen hasia da jada Anjel kalera! herri ekimenak. Herritarrek Figueroa aska dezatela eskatzeko aldarriarekin bat egin dezatela da ekimenekoen helburua. Horretara, bakoitzak bere kabuz sinadurak biltzeko aukera ere izango du; sinadura orria (pdf) eta esku orria (pdf) Internet bidez eskura baitaitezke. Argazkian, azaroaren 9an 200 bat lagun manifestatu ziren Anjel Figueroaren askatasunaren alde.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun