Baina, alde batekoek etxean egindako armak erabiltzen zituzten bitartean, besteek (poliziek alegia) arma indartsuak zituzten. APPO, Oaxacako herriak ordura arte pairatu zuen errepresioaren aurkako tresna bezala sortu zen. Bere helburu nagusia Oaxacako herriak bizi zuen errealitatea salatzea da, hainbat tresna audiobisual eta lekukoen presentzia erabiliz: duintasunaren aldeko borroka, hilketak, bortxaketak, barrikadak, desagertuak, errepresio egoera guzti hauek erresistentziaz erantzunak izan zirelarik.
Gaur hasi eta abenduaren 5era arte bi lagun etorri dira bertatik, Komite Internazionalisten eta Askapenaren eskutik, APPO mugimenduaren garapena eta Estatuko indar errepresiboaz hitz egiteko asmoz. Aldarrikapen nagusia giza eskubideen bortxaketa, zein desagertu eta presoen egoera salatzea da.
Nadin Reyes (Oaxacan desagerrarazitako lagun baten alaba), “Hasta encontrarlos” izena duen desagerrarazitakoen senideen batzordearen ordezkaria da. Batzorde honen helburu nagusia senide edo lagunen baten desagerpena jasan behar izan duenari laguntzea da, honekin batera antzeko delituak salatu eta ezagutaraztea aintzat hartzen duen hainbat erakundeekin koordinatzea du helburu. Halaber, Partido Popular Revolucionario (PPR) eta Ejercito Popular Revolucionario (EPR) erakundeetako zenbait kideen desagerpena salatzen dute.
Yolanda Castro “Frente Nacional de Lucha por el Socialismo (FNLS)” erakundeko kidea da, erakunde klasista, antikapitalista eta antiinperialista da, eta Mexikoko 10 Estatutan hedatuta dago: Guerrero, Oaxaca, Chiapas, Hidalgo, Veracruz, Puebla, Distrito Federal, San Luís Potosí, Michoacán eta Guadalajara. Bertan 45 talde antolatzen dira: nekazariak, ikasleak, mugimendu demokratikoko irakasleak eta indigenak besteak beste. Talde politiko hauetako gehienak 30 urtetik gora diraute borrokan, Movimiento Democrático Independientearen (MDI) parte izanik.
Leioan emango duten hitzaldiaz gain, Deustuko Unibertsitatearen 404 gelan izango dira egun berean 18:00etan, ostegunean Bilboko Errondabideko Gatazka Gunean 20:00etan beste berbaldia eskaintzeko, ondoren Bilbo Zaharreko kultur etxean afari mexikarra egingo dela.
Argibide gehiagorako:
Brad Will kazetariaren omenez
http://www.jornada.unam.mx/2007/07/01/index.php?section=politica&article=015n1pol
http://www.jornada.unam.mx/2007/09/15/index.php?section=politica&article=014n1pol
http://www.la-verdad.com.mx/principal/index2.php?option=com_content&do_pdf=1&id=3237
http://espora.org/vientodelibertad/spip.php?article474
http://espora.org/limeddh/spip.php?article217
http://www.kaosenlared.net/noticia.php?id_noticia=40746