Sumendi giza aldaketaren eta osasun autokudeaketaren aldeko taldeak pasa den ekainean argitaratutako "La sabiduria de Higea" liburua aurkeztuko du Itzubaltzeta / Romon. Ekitaldia bertako kultur etxean izango da arratsaldeko 19:00etan, eta bertan Antonio Palomar medikua, nutrizioan aditua eta lanaren idazleak parte hartuko du liburuaren ildo nagusiak jendaurrean azaltzeko. "La sabiduria de Higea" getxoztarraren bigarren liburua da eta "La despensa de Hipocrates" bezala, osasunari estu lotuta dago. Izan ere, 200 bat orrialdetan, Palomarrek hainbat itaun egin eta erantzuten ditu, nagusia honako hau dela: "zergatik pertsona batzuk osasuntsuak dira eta beste batzuk ez?". Bere ustez, arrazoi eta faktore ugari daude, baina, laburbilduz, hiru dira nagusiak: "organismoak eta ingurugiroa edo, nahi izanez gero, gizakien kasuan; gorputz-gogoa, espazio fisikoa eta inguruabar kulturala".
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!