Bizkaiko Batzar Nagusiek osoko bilkura egingo dute Gernikan ostegun honetan, hilak 29, Uribe Kostako eskualdearekin zuzeneko lotura dituzten bi proposamen eztabaidatu eta bozkatuko direla. Lehenengoan, Alderdi Popularrek eta Aralarrek Lamiakon aurreikusitako hondakin uren araztegiaren (HUA) harira aurkezturiko
parking publiko bat egiteari buruzko proposamena eta
emendakina aztertuko dira. Aipatu testuetan ez da Plentzia-Gorliz eta Larrabetzu arteko biztanleriari zerbitzua emateko funtsezko proiektua eztabaidatzen. Bigarrenean, berriz, Bizkaiko mankomunitateetako zein partzuergoetako zuzendaritzetan Bizkaiko Batzar Nagusietan ordezkatuta dauden talde politiko bakoitzeko ordezkari bana izateko
Foru-Araua aldatzea eskatu du Beatriz Calvo Fernandez PPren batzarkideak. Proposamen hori onartzekotan, eragin handia izango luke, besteak beste, Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz Plentzia, Sopela eta Urdulizko udalak batzen dituen Uribe Kostako Mankomunitatean. Argazkian, araztegi baten instalazioak.