Getxoko Udaltzaingoak J.M.P.G. 30 urteko gaztea atxilotu zuen larunbatean Algortan bere bikotekideari hainbat bider eraso egin diolakoan. Udaltzaingoak zabaldu duenez, larunbatean tratu txarren eta sexu erasoen biktima izan den emakumea bera jarri zen kontaktuan haiekin, bere egoeraren berri eman eta mutil-laguna salatzeko. Azken erasoa larunbatean bertan jazo zuen goizeko 3:00ak aldera, Amezti kaleko bikotearen etxean, ika-mika baten ostean. Orduan mutilak jo egin ei zuen eta neskak alde egiten saiatu zen arren ustezko erasotzaileak ez zion etxetik ateratzen utzi. Ondoren, gizonak berak egin zuen alde etxetik, eta une hori baliatu zuen andrak udaltzainei telefonoz deitzeko. Udaltzain talde bat joan zen bere etxera eta ikusi ahal izan zuten salaketa ipini zuen andrak ubeldurak zituela. Basurtuko ospitalera lagundu zuten sendagileek emakumea azter zezaten. Argazkian, pasa den igandean Bilgune Feministak emakumeen aurkako erasoak ekiditeko norberak bere ardurak hartu eta jendartean erasotzaileak baztertzera deitu zuen.