Ertzaintzak Arkaitz Goikoetxea Basabe getxoztarrari leporatzen dio joan den larunbatean Ermuan aurkitutako furgoneta alokatu izana. Komunikabideei atzo bidalitako prentsa-oharrean, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak dioenez, "Ertzaintzaren Polizia Zientifikoko adituek iragan astean ustezko etakide den Arkaitz Goikoetxea Basabek alokatu zuen Opel furgonetan aurkitu zituzten aztarnek, bera eta identifikatu duten ETAko beste kidea, Jurdan Martitegi Lizaso, furgoneta barruan egon zirela baieztatu dute". Polizia iturrien arabera, "etakide biek azaroaren 20tik 23ra bitartean erabili omen zuten furgoneta; Goikoetxea Basabek identitate faltsuaz alokatu zuen Ermuko alokairu enpresa batean eta etakide berak itzuli zuen kontzesionarioan". Hilaren 11n Neguriko Justizia Jauregian bi lehergailu jarri izana ere
biei egotzi zieten joan den ostiralean. Argazkian,
ETB2 telebista kateak zabaldutako hilaren 11ko irudietako bat.