Ertzaintzak bi gizonezko, A.P.A. 19 urtekoa eta 14 urteko adingabe bat, atxilotu zituen atzo eguerdian, Algortako etorbideko autobus geltokian zain zegoen emakumezko bati poltsa lapurtu izana leporatuta. Autoan zegoela gertakarien lekuko izan zen emakumezko batek ihes egiten ikusi zituen eta polizia autonomikoari abisua eman zion. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak zabaldutako bertsioaren arabera, gertakariak hilaren 16an (ostirala) jazo ziren, gaueko bederatziak inguruan. Lekukoak adierazi zuenez, bera semaforo batean geldirik zegoen auto batean, kopilotu zegoela, bi gazte autobusaren zain zegoen emakumezko batengana hurreratu ziren eta poltsa kendu zioten. Lapurrok korrika irten ziren eta beraien zain zeuden bi lagun zeramatzan auto batean sartu ziren. Polizia iturrien arabera, lekukoek auto horren matrikula plakaren datuak jaso zituzten eta gertatutakoaren berri eman zuten, baina handik gutxira autoa begi-bistatik galdu zuten.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!