Bestalde. Peña Txuri surf taldeak y EHSFk joan den astebururako egindako deialdiarekin 70 lagunek bat egin zuten, federazioak jakinarazi duenez. Ingurumena zaintzearen gaineko jardunaldia zen larunbatekoa. Helburua Gaztelugatxeko Doniene (Bermeo) inguruko itsasbazter eta labarretako zaborra kentzea zen; baita "arrakastatsua" izan ere, surflarien hitzetan. "Eguraldi kaskarra izan bagenuen ere, jende multzo handia parte hartu zuen eta kamioi oso bat bete zen bildutako zaborrarekin; batez ere, botilak eta plastikoak bildu ziren", azaldu dute. Goiz gogor baten ostean, hamaiketako ederraz gozatu zuten partehartzaileek; baita txalaparta soinuez eta bertsoez ere.
Atzo jokatu zen Agadirreko (Maroko) uretan Europako Bodyboard Zirkuituko azken proba eta, espero bezala, Eunate Agirrek ez zuen kale egin. Proba gainditzeaz gain, ETBko (European Tour of Bodyboard) txapela jantzi zuen sopeloztarrak. "Bere buruari ezarritako helburua zen hau. Baldintza fisiko eta psikiko onenetan zihoan eta erreztasun handiarekin menperatu du txapelketa", azaldu dute