Igandean Jon Bilbao Moro askatzearen aldeko giza katea egingo dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko aza. 27a, 20:02

Erandioko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak bi mobilizazio antolatu ditu abenduan "bahiturik dagoen" Jon Bilbao Moro preso astrabuduarraren askatasuna eskatzeko. Lehenengoa ekimena igande honetan, abenduak 2, egingo da, Astrabuduako Josu Murueta enparantzatik 12:30ean Erandioraino irtengo den giza katearen bidez. AAMk publiko egin duenez, datorren urtarrilaren 15ean 26 urte beteko dira, tortura salaketen artean, Guardia Zibilak Astrabuduatik eraman zuenetik, baina Bilbaok "aspaldi egon behar zuen" Erandion, ezarritako zigorra jada 2002an bete zuelako espetxean, erredentzio arruntak aintzat hartuta. AAMko kideek nabarmendu dutenez, 26 urte horietatik 18 hilabete baino ez du eman Euskal Herrian presoak. Gainera, egun Alacant-eko Foncalet espetxean dago, 850 bat kilometrora. Jon BIlbao Moro ez dela horrelako kasu bakarra gogoan izan dute eta gaixotasun larriak zein zigorra beteta dituzten 100 bat presoren askatasuna ere eskatu dute. Igande honetakoaz gain, handik 15 egunera, abenduaren 16an, beste mobilizazio bat egingo dute Astrabuduako Josu Muruetan plazan, 13:00etan, kasu horretan elkarretaratzea. Argazkian, urtarrilaren 19an manifestazioa egin zuten Erandion, Jon Bilbao Moro espetxean 25 urte bere eta lau egunera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun