Bizarra Lepoan Getxoko euskara elkarteak, Euskal Kulturaren Jardunaldien baitan abiatutako Getxo60 lehiaketetan sms-ak eta bideoak aurkezteko epea ostiralera arte, hilak 30, luzatu egin du euskalgintzako taldeak. Horretarako arrazoia datekin elkartearen eta udal propagandan izandako koordinazio eza izan da, Goizane Miruri Bizarra Lepoaneko dinamizatzaileak jakinarazi duenez. Udalak kaleratutako esku-orrietan "Getxo 60 karaktere" SMS lehiaketaren bigarren edizioan eta "Getxo 60 segundo" izenekoaren lehenengo edizioan lanak aurkezteko epemuga hilaren 24a zela ageri zen. Elkartearenean, berriz, 29an. Hortaz, eta batez ere bideoak muntatzen ibiliko diren lehiakidegaiengan pentsatuz, Bizarra Lepoanek 30era arte zabalduko du epea, ostiraleko 14:00ak arte.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!