Zitek Mintegian laborategia jartzea erabaki berri du Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Sailak. Horren kostua 100.000 eurokoa izango da, foru iturrien arabera. Erabaki horren bidez, dagoeneko 50.000 euroko zuzeneko diru-laguntza eman dio Euskal Herriko Unibertsitatekori Aldundiak, laborategia instalatzeko kostuaren erdia finantzatzeko. Laborategi horren xedea, Erandio eta Leioako campusean, berrikuntza arloko ekimenak garatzea izango da. Urtarrilaren 26an abiarazi zuen oinarri teknologikoa duten enpresa berrien mintegia EHUk, Bizkaia Xede elkartearekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren emaitza gisa. Hitzarmen hori Aldundiaren babespean sinatu zen. Argazkian, Iñaki Palacios Bizkaia Xedeko gerentea, Iñaki Goirizelaia EHUko Bizkaiko campuseko errektoreordea eta Ricardo Barainka Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen ahalduna, Zitek mintegia aurkeztu zuten ekitaldian.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!