Arrate Illaro,
Itsaso Paya eta
Jone Uria Algortako bertsolari eskolako (
ALBE) kide gazte baina ezagunak Hernandorena eta
Bertxoko sariketen finaletara heldu dira. Payak Hala Bedi irratiak antolatutako "Bertxoko" irratsaioaren sari "ganberroa" eskuratzeko lehian parte hartuko du larunbat honetan, abenduak 1, iluntzeko 8etan, Gasteizko Errexala elkartean izango den bertso-afaria dela medio. Norgehiagokan, Eneritz Artetxe, Manex Agirre, Iñaki Viñaspre, Maindi Murua eta Jokin Labayen izango ditu arerio. Itsasok pasa den hilaren 17an lortu zuen txartela Etxebarri-Ibiñan egindako saioan. Afarian lekua eskatzeko gaur da azken eguna eta telefonoa honakoa da: 675 707 971. Bestalde, aste bat beranduago, abenduaren 8an, Illaro eta Uria Aiherrako (Nafarroa Behera) Denen Etxean izango dira, 19:30etik aurrera. Bertan, Unai Gaztelumendi, Eneritz Zabaleta, patxi Iriart, Maialen Arzalluz, Ekhi Erremundegi eta Kristine Txoperenarekin lehiatuko dira, Aitor Sarasua, Eneko Bidegain eta Patxi Larretxea epaileen begiradapean. Argazkian, goiko lerroan ezkerretik eskuinera, Arrate Illaro, Itsaso Paya eta Jone Uria 2004an Gernikan / Jone Uria.