San Andres eguna ospatuko dute ostiralean Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko aza. 28a, 21:07

San Andres eguneko ospakizunak goizeko 11etan hasiko dira, kalejira batekin. Barinatxe txistu taldeak udaletxetik baselizara arteko kaleak zeharkatuko ditu, jai egunaren berri emateko asmoz. Eguerdiko 12etan, berriz, meza nagusia izango da, Ander Deuna baselizan. Meza amaitzean ohorezko aurreskua eskaini eta, ondoren, erromeria egongo da, jateko eta edatekoarekin. Azkenik, gauerako, triki-bertso-txikiteoa antolatu dute, 19:30etik aurrera. Baselizara joan nahi duenak autobus zerbitzua ere izango du, udaletxeko plazatik irtenda, 11:00etatik 15:00etara bitartean. Azkeneko urtetan dohainik izan da gainera. Hala ere, ez dira hor bukatuko Euskararen Asteko jarduerak. Asteburu osoan zehar hainbat ekitaldi izango dira: tailerrak, puzgarriak, txangoak eta "Betizuak a ze zirkua!" ikuskizuna, igandean, 18:00etatik aurrera, udal pilotalekuan. Argazkian, sopeloztarrak San Andres eguna ospatzen / Sopelana.net

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun