Marihuana jaia egingo dute bihar Txorimalo gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko aza. 29a, 15:55

Ondorengo egunetarako hainbat ekitaldi antolatu dituzte Getxoko Txorimalo gaztetxeko neska-mutilek. Besteak beste, ostiral honetan, azaroak 30, marihuana legeztatzearen aldeko jaia ospatuko dute, 19:30etik aurrera. Arratsalde osoan zehar, ska-reagge musikarekin gozatzeko aukera edukitzeaz gain, marihuana dastatzea ere izango dute. Txapelketan parte hartu nahi dutenek, berriz, bost gramo marihuana eraman beharko du eta bertan izena eman. Azkenik, "gosea kentzeko edo", cannabis-a oinarri duen luntxa zein mokadu arruntak eskainiko dituzte. Ekitaldiekin jarraituz, larunbatean, abenduak 1, diskoa aurkeztuko du Kuenta Atras taldeak eta Astintzenek ere kontzertua emango du, 20:30etik aurrera. Sarrerak 2 eurotan egongo dira salgai. Argazkian, biharko marihuana jaiaren kartela.

Gogoratu, astelehenero, euskal dantzen ikastaroa egiten dutela Txorimalo gaztetxean. Batzarrak, berriz, asteazken guztietan izaten dira, 19:30ean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun