Ikasle sopeloztar bat saritu du Wikipediak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko aza. 29a, 18:42

Iker Ibarra Plaza Sopelako DBH institutuko ikaslea saritu du Wikipediak zientziaren astea zela eta egindako Wikipedia Lehiaketaren barruan. Ibarrak bi lan aurkeztu zituen, higadura eta euri azidoa esamoldeak euskarazko Wikipedian garatzeko, baina lanak zerbitzarira igotzean izandako akatsak direla eta, hasieran merezitako saririk gabe gelditu zen, Jose Luis Ruiz institutuko zuzendariak bere bitakoran jakinarazi duenez. Zorionez, Iker Ibarrak aurkezturiko kexa aztertu eta Ikerbasque enpresa babeslearekin eztabaidatu ondoren, ontzat jo du lehiaketaren batzordeak eta, hortaz, ordenagailu eramangarria eman diote. Halere, Wikipediak ez du sarituko Sopelako DBH institutua.

Wikipedia Lehiaketaren Balorazio batzordearen oharra:

Wikipedia Lehiaketaren Balorazio Batzordeak, Iker Ibarra-Plazaren inguruan gertatu diren gorabehera bereziak kontuan izanda, hark egindako ekarpena baloratzea erabaki du. Lehiaketaren Babeslearekin hitz egin ondoren, Balorazio Batzordeak erabaki du Ikerri berari sari bat ematea, baina ez haren eskolari. Saridunari ordenadore eramangarria datorren ostiralean emango zaio modu ofizialean Hezkuntza Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Bilboko Ordezkaritzan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun