Schubert egongo da entzungai bihar Areetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko aza. 29a, 18:45

Areetako Andres Isasi Udal Musika Eskolaren (argazkian) auditoriumean, ahots eta piano emanaldia izango da ostiral honetan, abenduak 30, 20:00etatik aurrera, Felix Goñi baritonoaren eta Aurelio Viribay piano jolearen eskutik. Bikoteak Schubert musikagile austriar ospetsuaren hogei abesti joko ditu, bi zatitan banatutako ekitaldian. Goñi lanbidez biokimikoa da, eta heldua zen musika ikasketak hasi zituenean. Gaur egun kantua ikasten du Maria Folcorekin, baita interpretazioa ere, Dalton Baldwin irakaslearekin. Musikariak hainbat emanaldi eskainiko ditu Espainiako hirietan zehar, Kanadan eta Mexikon. Bere bikotekidea biharko emanaldian, Viribay piano jolea, bestalde, aditua da abeslariekin jotzen eta, besteak beste, Teresa Berganza eta Maria Oran kantariekin eskaini ditu emanaldiak. Horrez gain, hainbat lehiaketatan ere piano jole ofiziala izan da. Kontzerturako sarrera 4 eurokoa da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun