Abenduaren 4ean, asteartearekin, Getxoko Boluntarioen XIV. Topaketa izango da Algortako Villamonte kaleko kultur etxean, Getxo udalerriko Boluntariotza Erakundeen Federazioak (FEGEVOL) antolatuta. “Bestelako munduak, bestelako pertsonak, bestelako borondatezko lanak” lelopean, Jardunaldiaren egitarauari dagokionez, 18:30ean hasi eta bi orduz luzatuko da jardunaldia. Inaugurazio ofizialaren ostean, FEGEVOLen webgune berriaren aurkezpena izango da, 18:45ean, eta horrekin batera hitzaldia emango dute. Azkenik, 20:15ean urteko boluntario eta erakundearen sariak banatuko dituzte, ezinbesteko luntxa baino lehen. Argazkian, sarien banaketa, igaz.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!