Bi hilabetez itxiko dute Algortako Bidebarri kalea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko aza. 29a, 19:47

Algortako Bidebarri kaleko estolda sarea hobetzeko lanak direla eta, lehenengo jarduketan, kale horretako trafikoa eten egin beharko dute, Ollarretxe eta Gaztelumendi kaleen arteko tartean, datorren astelehenetik (abenduak 3) aurrera. Etenak, hala ere, ez du eraginik izango bi kale horietan, autoak Iparbide eta Elorri kaleetatik joateko aukera dutelako, udal iturrien arabera. Gainera, Bidebarri kaleko garaje eta atarietara sartzerik egongo da uneoro. Obretako lehen fase horrek bi hilabete inguruko iraupena izango du. Getxoko Udalak seinaileei adi egon eta lan horiek eragin ahal dituzten eragozpenak barkatzeko eskatu die gidari eta oinezkoei. Argazkian, estolderia lanak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun