Bestalde, larunbatean, eguerditik aurrera, 60 bat lagun ospatu zuten Independentzia Eguna Itzubaltzeta / Romon. Bertan, trikitilari, txistulari, adarjole eta pandero jolez lagundurik, herri poteoa egin zuten, ondoren bertso-hamaiketako-bazkaria egiteko Branka kultur elkartean.
Arazoak Erandion eta Leioan
Erandion, berriz, Ertzaintzaren bi patruila-autok 40 lagunek parte hartu zuten auto karabana jarraitzen jardun zuten, baina ondoren EAEkoek egin zituzten elkarretaratzea eta herri bazkarian arazorik gabe burutu ziren. Istiluak, ordea, Leioan izan ziren. Bertako ekintzaileek salatu dutenez, Leioako udaltzainek independentziaren aldeko pankartak jarri zituztenak identifikatzeari ekin zioten "era harroputzez", baina auto karabana eta herri bazkaria egiteko ez zuten oztoporik izan bildutako 35 lagunek. Triki kalejiran berriro ere, poliziek espaloia autoekin oztopatu zuten hainbat bider, EAEk zabaldutakoaren arabera. Sopelan ere, EAEren dozenaka jarraitzailek ospatu zuen Independentzia Eguna goiz zein arratsaldean.