Aste betez, unibertsitarioen hitza jasotzen ibili da campusetik campusera EHBE. Atzoko eguerdian, berriz, 50 lagun inguruk egin zuten "kontzentrazio alaia", EHUko Erandio eta Leioako campuseko plaza berrian, "Gaur egungo unibertsitateak aurrera daramatzan inposaketa eta urraduren aurrean, hartu hitza!" lelopean. EHBEk Gaztesarea webgunearen bitartez adierazitakoaren arabera, "inposaketa eta urraketen harresi bat" irudikatu zuten bildutako ikasleek eta, horren gainean, gerturatuek "euren hitza jarri" zuten, "Hartu hitza!" abestia entzuten zuten bitartean. Ekimen guzti hauen bidez, "inposaketen, iruzur eta eskubideen urraketen gainetik unibertsitariook hitza hartzeko prest" daudela "egiaztatu" du euskal unibertsitatearen aldeko erakundeak. Izan ere, Bologna prosezua EHUn eta UPNAn "ematen diren urraketen" muturra besterik ez dela uste du EHBEk. Euren hitzetan, "egungo unibertsitate ereduetan sistematikoki dira urratuak hezkuntza eskubideak: hizkuntza eskubideak (euskaraz ikasi, lan egin edo bizitzeko eskubidea), eskubide demokratikoak (hitzaren ukazioa, indar polizialak, kamerak zein jazarpenak campusetan...)". Horri aurre egin eta "nahi eta behar dugun eredu unibertsitarioaren gaineko eztabaida gauzatzeko" kanpaina berria abiatu dute, "Hartu hitza!" lelopean, hain zuzen ere.
Abenduaren 20an manifestazioa
Bestalde, joan den ostiralean, Ikasle Abertzaleak erakundeak prentsaurrekoa eman zuen, Erandio era Leioako campusean, aurreko egunean burututako hauteskundeen emaitzen berri eman, eta batez ere, "nahiz Euskal Herriko unibertsitate desberdinek ikasleon hitza egun ez duten errespetatzen, hemendik aurrera ere lanean" jarraituko dutela adierazteko. Oraindik emaitza ofizialik ez badagoere, "ikasle eragile bozkatuena" izan dela iragarri zuen IAk. "Are gehiago, berriz ere gehiengo osoz irabazi du euskal ikasle mugimenduak", gaineratu zuen. Garaipenak gaipen, hauteskundeak "fartsatzat" jo zituen ikasle erakundeak. Alandabe. bozka horiek, "unibertsitateko instituzio antidemokratikoetan ikasleon hitza entzunarazteko" baliatuko dituztela aurreratu zute Ikasle Abertzaleek, "Bolognaren inposaketaren aurrean behar diren erantzunak emanez, bai UPVn , baita hurrengo abenduaren 19an UPNAn burutuko diren ikasle hauteskundeetan ere". Horren harira, abenduaren 20rako Euskal Herri mailako manifestazioa deitu dute Erandio eta Leioako campusean.