Adinekoei gorazarre egin diete Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko aza. 30a, 17:46

Asteazkenean, azaroak 28, herriko adinekoi zuzendutako ohiko omenaldia ospatu zuen Sopelako Udalak, Lagun Artea Nagusien Etxean. 17:30ean, herriko alderdi politiko guztien ordezkariez lagunduta, oroitzapenezko plaken banaketa hasi zuten Imanol Garai alkateak eta Naiara Ibarzabal zinegotziak. Aurten Antonia Azkue Ormaza (1917ko urtarrilaren 9an jaioa), Maria Pilar Intxaurrondo Azkorra (1917ko urriaren 9koa), Mariano Bajo Acereda (1921eko abenduaren 24koa) eta Gabriel Santamaria Bartolomeri (1922ko apirilaren 10ean jaioa) egin diete gorazarre. Ondoren, Lagun Artea abesbatzak kanta batzuk eskaini zituen, Maria Victoria Arrieta zuzendariaren gidaritzapean. Jarraian urtean zehar jokatu diren lehiaketa desberdinen sariak banatu ziren. Garaikurrak eta opariak banandu ostean, azkari bat eskaini zen. Omenaldira azaldutako guztiek trikitixa doinuan entzuteko aukera ere izan zuten eta gabonetako bi saski zozketatu ziren. Argazkian, hereneguneko ekitaldiak bildutako hainbat adineko / Sopelana.net

Briskan Jesus Landeak eta Ignacio Ayok irabazi zuten; Javier Pelayo, Ana Maria eta Nieves, berriz, bigarrenak izan ziren; Agapito Basañez, Aurelio eta Jesus Alboniga, hirugarrenak; eta Luis Echegaray, Fatima eta Juanjo laugarrenak. Tutean, Jesus Landea eta Jose Luis Sagarduy garaile suertatu ziren, atzean, Javier Mujica eta Pilar Santurde, Patxo Albinarrate eta Andrés Lázaro eta Santos Paunero eta Mª Carmen Herrero utzita, hurrenez hurren.

Mus lehiaketan Nemesio Fernandezek eta Jose Fontanedak osatutako bikateak irabazi zuten. Jesus Albonigak eta Valentin Salagaistuak, bigarren postua eskuratu zuten. Hirugarrenak, Andres Lazaro eta Pedro Aguirregotia izan ziren eta, laugarrenak, Antonio Moreno eta Miguel Pereda. Azkenik, igel-tokan Isidro Abruña izan zen irabazlea, Jesus Landea, Andres Lazarok eta Antonio Vázquezen aurretik.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun