Orain arte Alberto Frias, Txema Matanzas, Javier Salutregi, Mikel Korta, Iñaki O'Shea, Joxe Mari Olarra, Juan Mari Mendizabal, Natale Landa, Jose Luis Garcia Mijangos, Iker Casanova, Manu Intxauspe, Olatz Egiguren, Ruben Nieto, Joxean Etxeberria, Xabier Alegria, Juan Pablo Dieguez, Patxi Gundin, Pablo Gorostiaga, Elena Beloki, Xabier Balantzategi eta Jexux Mari Zalakain eta Mario Zubiaga EHUko irakasleak atzeman dituzte Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak, Berria.info agerkari digitalak zabaldutakoaren arabera. Beraz, Paul Asensio algortarra ez omen dute atzeman. Bitartean, atxiloketen aurkako erreakzioak ugaritzen doaz: atzemana izateko arriskuan ere badagoen Teresa Todak "Euskal Herriaren aurkako eraso hauei erantzuna" emateko eskatu du "Busturialdeko Hitza"-n. Argazkian, 18/98+ lantaldearen Kaiera ekimena EHUko Leioako campusean, Zalakain bertan zela, zutik eskuinetara / Gaztesarea.net.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!