Gaur eta bihar Itzubaltzeta / Romo eta Areetako lau supermerkatutan Saharara bidaltzeko jakiak eta konpresak batuko ditu Getxoko Atfal elkarteak. Zehazki, konpresez gain, atun oliotan, azukrea, arroza eta dilistak izango dira batuko direnak, basamortuko baldintzetan pisu gutxien eta nutriente gehien dituzten jakiak direlako, era berean erraz kontserbatzen dira ongi. Hortaz, gaur arratsaldean 17:00etatik 21:00etara eta bihar, larunbata, 9:00etatik 14:00etara, honako supermerkatuetan eman ahal izango dira aipatutako produktuak: Areetako Ibaigane kaleko BM eta Itzubaltzeta / Romoko Serantes mendia kaleko Eroski, Kresaltsu kaleko Sabeco eta kale bereko BM. Argazkian, iazko udan etorritako saharar umeak, txango batean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!