Euskalerriko Eskautak Bizkaia (
EEB) erakundea Areetako ludoteka kudeatuko duen Aisibizia Getxoko Aisialdiaren Taldeak elkartean sartu da.
Eskubeltz Algortako eskaut taldeak zabaldu duenez, EEBk pasa den igandean egin zuen batzar nagusian hartu zen erabaki hori, algortarrek "berri ontzat" jo dutena. Orain arte, Areetako udal ludotekaren etorkizuna hiru talde kristauren eskuetan zegoen: Eskubeltzak berk, Itzubaltzeta / Romoko Ziztu Bizian eta Bilboko
EDE Fundazioa. Orain EEB gehituko zaie. Ludotekan 5 eta 12 urte bitarteko 100 bat neska-mutilentzako tokia egongo da, horietatik 75 zozketa publikoaren bidez aukeratuko dituzte eta gainontzeko 25ak Udal Gizarte Zerbitzuek artatzen dituzten familien seme-alabentzat izango dira. Imanol Landa alkateak urtea amaitu baino lehen zabalduko dela agindu zuen. Bestalde, Ziztu Bizian Itzubaltzeta / Romoko taldeak gazte boluntarioak behar dituela jakinarazi du, haur eta gazteen begiraleak izateko. Argibide gehiago 665 710 639 telefonoan zein
ziztu_bizian[abildua]yahoo.es posta elektronikoan eska daiteke. Argazkian, Eskubeltz eskaut taldeak pasa den urriaren 6an ospatutako ikasturte hasierako irudi bat / Eskubeltz.