18/98 auziko atxiloketen aurrean mobilizazioetan parte hartzera deitu du Bai Euskal Herriarik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko aza. 30a, 20:12

Bai Euskal Herriari ekimenak bere "salaketarik irmoena" agertu du "Espainiako Auzitegi Nazionalak, 18/98 deitutako prozesuan inputaturiko 46 euskal herritarren aurkako hartutako azken erabakia dela eta". Erakunde horren aburuz, Espainiako Polizia Nazionala burutzen ari den auziperatuen atxiloketa "Euskal Herria eta euskal herritarron guztien aurkako eraso berri" bat da eta deia egin die herritarrei aurrerantzean martxan ipiniko diren mobilizazioetan parte hartu dezaten. Era berean, atxilotu guztien senideei bere elkartasuna eskaini die. Azkenik, gogoratu du "ez dagoela justiziarik ez Euskal Herriarentzat ez eta Euskal Herritarrontzat" eta eskubide sozial eta politikoak babestu gabe euskal gatazka ez delako konponduko.

Bai Euskal Herriari taldearen oharra:

18/98an auziperatuen aurkako atxilotze aginduaren aurrean

Espainiako Auzitegi Nazionalak, 18/98 deitutako prozesuan inputaturiko 46 euskal herritarren aurkako hartutako azken erabakia dela eta, Bai Euskal Herriari ekimenak hurrengo adierazpena egin nahi du Euskal Herriko jendarte osoaren aurrean:

1. Gure sostengu eta babesik handiena atxilotu guztientzat eta beraien senitartekoentzat.
2. Gure salaketarik irmoena, berriro ere, Euskal Herria eta euskal herritarron guztien aurkako eraso berri honen aurrean.

Egungo eskenatokian argi geratu da ez dagoela justiziarik ez Euskal Herriarentzat ez eta Euskal Herritarrontzat. Eskubide sozial eta politikoen alde lan egitea besterik ez dugu, Euskal Herriak hala merezi duelako eta bizi dugun gatazkaren konponbidea, besteak beste, hortik etorriko delako: Euskal Herria aintzat hartu eta Euskal Herriaren etorkizuna libreki eraikitzeko aukera emango duen eskenatokia ireki behar dugu.

Bukatzeko, euskal jendarteari dei egiten diogu, eginen diren mobilizazio guztietan parte hartu dezan eta aukera duten guztietan gure herriarentzat errespetua exijitu dezan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun