Euskararen Egunaren harira haurrentzako ekitaldi ugari antolatu du Mankomunitateak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko aza. 30a, 20:13

Urtero legez, abenduaren 3an ospatuko da aurten Euskararen Eguna. Gauzak horrela, astelehena heldu aurretik ere, hainbat jarduera eta ekitaldi antolatu dituzte Uribe Kostako Mankomunitatea osatzen duten udalerrietan. Tokiko arduradunen hitzetan, "euskara bultzatu beharra dagoela ezin ahaztu daiteke. Gure hizkuntza jasaten ari den egoera negargarriari aurre egin behar zaio eta, guztion artean, normaltasun osoa eskaini behar diogu, benetako hizkuntza izan dadin eta eguneroko bizitzako edozein esparrutan gaztelania bezain erabilgarri bihurtu arte". Hori dela eta, aurreko urtetan bezala, neska-mutilei zuzenduak izango dira Euskararen Egunera bitarteko aktibitate gehienak. "Haurrengan eragin beharko da gehien, betiere, gainerako arloak alde batera utzi gabe, azken batean haiek baitira gure hizkuntzaren etorkizuna", mankomunitateko iturriek gaineratu dutenez. Argazkian, haurrak jolasean Barrikako liburutegian.

Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an ospatzen da, hau da, Xabierko Frantzisko deunaren egunean, baina data horren jatorria Eusko Ikaskuntza erakundeari estu lotzen zaio. Lehenengo Euskararen Eguna duela 50 urte baino gehiago ospatu zen, 1949an, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan. Ipar Euskal Herrian ez ezik, Parisen, Mexikon, Caracasen, New Yorken eta beste leku batzuetan ere ospatu zen Euskararen Eguna. Geroztik, urtero egin da egunaren ospakizuna Xabierko Frantzisko deunaren egunean beti ere.

1995ean, kanpoko Gizataldeen Lehen Mundu Biltzarrean, Uruguaiko ordezkaritzak eguna berrindartzeko proposamena egin zuen. Diasporako euskaldunek egun handitzat zutena Euskararen Egun ofizial izendatzeko eskatu zuten uruguaiarrek. Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak ontzat eman zuten proposamena eta abenduaren 3an, Xabierko Frantzisko deunaren eguna, Euskararen eguna izendatzea erabaki zuten. Geroztik, hainbat eta hainbat dira euskararen omenetan antolatzen diren ekitaldi eta jardunak. Hori dela eta hurrengo jarduerak prestatu ditu Uribe Kostako Mankomunitateak:

Barrika

Abenduak 1, larunbata.
11:00 Umeentzako tailerrak, udaletxean.
12:00 Kuko, Truko eta Bolenweider pailazoen "Taulara" antzezlana, udaletxean.

Berango

Abenduak 1, larunbata.
18:30 Txotxongiloak, Kixka taldearen eskutik, Berangoetako kultur etxean.

Abenduak 2, igandea.
11:00-15:00 Euskarazko Produktuen Txokoa, pilotalekuan.
18:30 Ipuin kontalaria Apika taldearen eskutik, Berangoetan.

Gorliz

Azaroak 30, ostirala.
19:00 Kuko, Truko eta Bolenwaider pailazoen "Taulara" antzezlana, pilotalekuan.

Abenduak 1, larunbata.
11:30-14:00 / 16:30-20:00 Jolas parkea, pilotalekuan.

Abenduak 2, igandea.
11:30-14:00 / 16:30-20:00 Jolas parkea, pilotalekuan.

Abenduak 3, astelehena.
19:00 "Kontu kontari, kanta kantari" ipuina, Iker Diaz Letamendi ipuin kontalariaren eskutik, Eloisa Artazako erakustaretoan.

Lemoiz

Abenduak 1, larunbata.
12:00 "Barre laborategia" antzezlana, Armintzako pilotalekuan.
16:30-19:30 Jolas parkea, Armintzako pilotalekuan.

Abenduak 2, igandea.
11:00-14:00 / 16:30-19:30 Jolas parkea, Armintzako pilotalekuan.

Abenduak 3, astelehena.
18:00 "Ipuin kontaketak" ipuina, Apika taldearen eskutik, kultur etxean.

Plentzia

Abenduak 1, larunbata.
12:00 "Ino, ino, ino, badator Bonbardino" antzezlan musikatua, Ane Monna, Oskola eta Karramarroiren eskutik, Jai Alai pilotalekuan.
16:30-20:00 Jolas parkea, Jai Alai pilotalekuan.

Abenduak 2, igandea.
11:00-14:00 / 16:30-19:30 Jolas parkea, Jai Alai pilotalekuan.

Abenduak 3, astelehena.
18:00 "Lukito" ipuina, Koldo Amestoy ipuin kontalariaren eskutik, kultur etxean.

Urduliz

Abenduak 1, larunbata.
12:00 Monda eta Lironda pailazoak, probalekuan.
16:30-20:00 Jolas parkea, probalekuan.

Abenduak 2, igandea.
11:00-14:00 / 16:30-19:30 Jolas parkea, probalekuan.

Abenduak 3, astelehena.
18:00 "Hala bazan" ipuina, Rosa Martinez ipuin kontalariaren eskutik, kultur etxean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun