Braillez eta euskaraz "bi dozena liburu inguru daude, baina ez daude katalogatuta, zuzendu gabe, enkarpetatu gabe eta akatsez beteta daude. Auzo lotsa ere sentitzen dut egoera zein den ikustean". Horrela deskribatu zuen egoera Manu Agirre Ataunen jaiotako itsu euskaldunak bere kolektiboaren hizkuntz eskubideen alde 2005ean Euskararen Eguna eta Durangoko Liburu eta Disko Azoka bitartean burutu zuen gose grebari ekin baino lehen. Atzo, berriz, Agirreren borroka luzeak, Durangokoa azken kapitulua baino ez baitzen, emaitza batzuk eman zituen eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta ONCE Espainiako itsuen elkarteak hitzarmen bat sinatu zuten, ONCEk euskarazko 75 liburu braillez argitaratzeko eta euskara-gaztelera hiztegi elektronikoa martxan jar ditzan. Ordainean, Kulturak 70.000 eurorekin lagunduko du proiektua. Argazkian, Manu Agirre / Erabili.com.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!