Sopelako udalbatzak aho batez erabaki zuen herrigunetik TAO kentzea, atzo arratsaldean egin zen osoko bilkuran. Urtarrileko lehen hamabostalditik aurrera egongo da indarren neurria, "erabakiak 30 eguneko epea duelako iradokizunak jaso ahal izateko", udal iturriek azaldu dutenez. "Gero, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (BAO) argitaratu eta 15 egunera izango da eraginkorra", gaineratu dute. Dena den, herrigunetik aparkaleku mugatuko zonalde urdinak desagertu arren, hondartzetan bere horretan jarraituko du TAO, horrela adostu baitute alderdiek. Sopelan aparkatzea benetako arazoa dela aitortu bazuten ere, guztiek bozkatu zuten erdigunetik kentzearen alde. Eta, nahiz eta kendu behar izan, "TAO arazoa zenik" ukatu du Imanol Garai alkateak. Argazkian, 2005an indarrean sartu eta hilabete luzez ugariak eta jendetsuak izan dira TAOren aurkako protestak Sopelan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!