Udalerriko 40 kirol elkartek eta Getxoko Udalak GEHI “Gehitu Kirolera” hitzarmenaren izenpetze publikoan parte hartuko dute astelehen honetan, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat. Getxoko IX. Euskal Kulturaren Jardunaldien barruan kokatutako ektialdia Algortako kultur aretoan, Villamonte kalean, izango da 20:30etik aurrera. Hitzarmenaren bitartez kirol elkarteek, aurretik aisiako elkarte askok egin zuten bezala, hainbat konpromiso hartuko dituzte euskararen erabilera euren jardueretan sustatzeko asmoz, eta Udalak konpromiso horiek betetzen laguntzeko hainbat zerbitzu eta laguntza eskainiko dizkie. Dagoeneko, martxoaren 28an, kirol jardueretan euskararen erabilerari aukerak zabaltzeko akordioa izenpetu zuten Getxoko Udal Euskara Zerbitzuak eta Bizarra Lepoan euskara elkarteak. Argazkian, orain lau urte 23 aisialdi taldek sinatu zuten Getxo Euskalduntzeko Hitzarmena (GEHI).
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!