Nafarroaren eguna ere ospatuko dute etzi Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko abe. 1a, 20:06

Abenduaren 3a euskararena ez ezik, Nafarroaren eguna ere badela gogoratu du beste urte batez Gorrondatxe kultur elkarteak. Gauzak horrela, ohiturari jarraituz, hori ere ospatzera deitu du. Horrenbestez, astelehenean, arratsaldeko 7:30ean jarri dute ordua, Algortako Amnistiaren aldeko tabernatik abiatuta, musikari, abeslari eta bertsolariz girotutako kalejira txikiteoari hasiera emateko. Bestalde, hilaren 12rako hitzaldia antolatu du Gorrondatxek. Jose Mari Esparza Algortako Villamonte kaleko kultur etxean izango da arratsaldeko 7:30etan, "Cien razones por las que deje de ser español" liburua aurkezteko. Argazkian, ikurrinekin batera Nafarroako banderak ere aterako dituzte kalera etzi Algortan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun