Atzo gauean autobus bat erre izana gaitzetsi du Getxoko alkateak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko abe. 2a, 21:00

“Gizarte eredu bat suntsiketaren bitartez eraiki nahi izatea nolabait paranoikoa da”, azpimarratu du Imanol Landa Getxoko alkateak, Itzubaltzeta / Romoko Gobelaurre kaleko biribilgunean atzo gauean guztiz kiskalita geratu zen Bizkaibus enpresaren autobusaren aurkako erasoa gaitzestean. "Eraiketa nazionala, hilketan, beldurraraztean eta ondasunen suntsiketan oinarri hartuta zenbaitek duten ikuspegia" udal agintariak. “Erabat ezin justifikatuzko ekintza izateaz gain gure udalerrietan bizi diren auzokideak zerbitzu publikorik onenak egunero izan dezaten ahaleginak egiten dugunok askok garen bitartean, beste batzuek bere esfortsu guztiak jartzen dituzte zerbitzu horiek suntsitzeko. Horregaitik, kasik paranoikoa den inkoherentzia bat dela azpimarratu nahi dut. Hiritarrek behin eta berriro ere indarkeriari uko egiten diotela adierazi dute, eta hau dela eta, nola eraiki daiteke zerbait hiritarrak aintzat hartu gabe?”, adierazi du Landak. Getxoko alkateak Bizkaibus enpresaren langileei eta Bizkaiko Foru Aldundiari bere elkartasuna eta babesa adierazi die, eta aldi berean, "Getxoko hiritargoari bere eguneroko bizitza hainbeste errazten duten maila honetako zerbtzuak eskaintzen jarrai dezaten" eskatu die.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun