Erandioztar bat atxilotu dute Urtuellan furgoneta bat lapurtu duelakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko abe. 2a, 22:22

Ertzaintzak Erandioko A.P.M. 33 urteko gizonezkoa atxilotu zuen atzo, larunbata, Urtuellan, ostiralean Erandion ebatsitako furgoneta batean lotan zegoela. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, larunbatean goizaldeko hirurak ematear zeudela, ertzain batzuk "furgoneta susmagarri bat ikusi" egin zuten Urtuellako Granada industrialdean. Ibilgailua geldi zegoen errepideko erreietako batean eta ertzainek miatzeari egin zioten. Bertan, lotan zegoen pertsona bat aurkitu zuten. furgoneta barruan. Ibilgailua, Ford Transit bat, alboko leihatiletako bat apurtuta zeukan eta abiatze-motorreko ponpatxoa bortxatua zegoen. Furgonetaren datuak komunikatzean ibilgailu hura aurreko egunean Erandion lapurtu zutela jakin zuten. Horren ondorioz, lapurretaren ustezko egilea identifikatu eta atxilotu zuten. Gizonezkoa, beste hamahiru alditan atxilotu du aurretik Ertzaintzak, eta Polizia autonomikoaren arabera, atzo agenteei erasotzen saiatu zen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun