Unibertsitateak egindako balorazioen arabera, "oso garapen handia" izan du Bizkaiko atalak jaio zenetik. Gaur egun 95 irakasle ditu, haietariko erdia baino gehiago proiekzio handiko katedradunak edo irakasle titularrak direla. Beren zereginen artean ikasketa taldeak zuzentzea eta nazioarteko prestigiodun unibertsitateen programetan parte hartzea daude.
2007-08 ikasturtea amaitzen denean Bizkaiko Atalak Ekonomia Zuzenbidea eta Enpresa” lehenengo promozioko ikasleei emango die haien diplomak. Gainera, espezialitate horrez gain, Administrazio Publikoen Zuzenbidea eta Erkidego eta Nazioarteko Zuzenbidea ere irakasten ditu jada.
Bizkaiko gizartearen ordezkaritza zabala
Gaurko ekitaldiaren aurkezpenak Iñaki Goirizelaia Bizkaiko errektoreordeak, Iñaki Azkuna Bilboko alkateak eta Javier Quel Zuzenbide Fakultateko dekanoak egingo dituzte.
Ekitaldira, besteak beste, baieztatu dute bere asistentzia Unibertsitate eta Ikerketarako sailburuordeak, EAEko Auzitegi Nagusiko presidenteak, Bizkaiko Auzitegi presidente eta magistratua askok, fiskalburuak, Kontuen Auzitegiko lehendakaria, Giza Eskubideen zuzendaria, Arartekoaren bulegoko kideek, Bizkaiko Foru Aldundikoek eta Bizkaiko Batzar Nagusietakoek, legebiltzarrekoek, senatariek, ikasleek eta Zuzenbide Fakultateko irakasleek.