Enpresa txikiei teknologia berriei buruzko ikastaroak eskainiko diete KZGuneek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko abe. 3a, 14:55

KZMikroenpresak Prestakuntza Programaren barruan, Getxo, Leioa eta Erandio udalerritako enpresa eta profesionalek informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrietan trebatzeko aukera izango dute, KZGuneak Algorta, Areeta, Leioa eta Erandion dituen zentroetan. Getxoko Udalaren Komunikazio Sailak jakinarazi duenez, zentro horiek "behar den azpiegitura guztia" daukate eta bertan "tutore espezializatuek" jarduten dute. Trebakuntza saioak trebakuntza-pilula gisa antolatuta daude, bi orduko iraupenarekin bakoitza, zenbait egunez eta arlo ezberdinetan: banka elektronikoa, Internet eta posta elktronikoaren oinarrizko ezagupenak, posta elektronikoa lan tresna gisa, birusak edota errenta aitorpena Interneten. Teknologia berrien eremuan trebakuntza jaso gura duen edozein profesional edo enpresak trebakuntza eskaintzari buruzko informazioa Behargintza Enplegu eta Garapen Ekonomikoko Zentroan eska dezakete. Abendurako aurreikusitako zortzi ikastaroak gazteleraz baino ez dira egingo. Argazkian, Erandioko Altzaga auzoko KZGunea.

Enpresa eta profesionalentzako ikastaroen egitaraua:

Algorta:
- Abenduaren 10ean, astelehena, 14:00etatik-16:00etara: "Banka elektronikoa: kontu mugimenduak, intsuldaketak eta transferentziak Interneten", gazteleraz.
- Abenduaren 11n, asteartea, 14:00etatik-16:00etara: "Banka elektronikoa: ordainagirien helbideratzea, ordainketak eta kobrantzak Interneten", gazteleraz.
- Abenduaren 19tik 21era, 14:00etatik-16:00etara: "Internet eta posta elektroniko oinarrizko heziketa", gazteleraz.

Areeta:

- Abenduaren 10etik 12ra, 14:00etatik-16:00etara: "Internet eta posta elektroniko oinarrizko heziketa", gazteleraz.
- Abenduaren 27an, osteguna, 14:00etatik-16:00etara: "Komunikatu hornitzaile eta bezeroekin posta elektronikoaren bidez", gazteleraz.

Leioa:

- Abenduaren 12an, asteazkena, 14:00etatik-16:00etara: "Babestu zure ordenagailua birus informatikoetatik", gazteleraz.

Erandio:

- Abenduaren 19an, asteazkena, 14:00etatik-16:00etara: "On-line egin BEZaren aitorpena", gazteleraz.
- Abenduaren 27an, osteguna, 14:00etatik-16:00etara: "Komunikatu hornitzaile eta bezeroekin posta elektronikoaren bidez", gazteleraz.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun