Eskualdeko udalek ia 50.000 euro jasoko dituzte bake epaitegiak mantentzeko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko abe. 3a, 15:46

Uribe Kosta eta Erandioko udalek 47.551,25 euro jasoko dituzte bederatzi bake epaitegien funtzionamendua bermatu ahal izateko. Diru kopuru hori Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak pasa den urriaren 18an emandako laguntzei dagokie. Eskualdean, Getxo da udalerri bakarra bake epaitegia ez duenik, Justizia Jauregia baitauka. Beste udal guztiek bake epaitegiak dauzkate, 85.208 zuzenbideko biztanleei arreta juridikoa ematen dietenak. Laguntzarik garrantzitsuena, 8.175 eurokoa, Leioako Udalak jasoko du, ondoren Erandioko Udalak beste 7.825 euro hartuko dituela. Diru-laguntzarik txikiena izango duen udalerria Lemoiz izango da, 913,75 eurorekin. Bestalde, mantentze lanetan, Barrika, Gorliz, Leioa, Sopela eta Urdulizko udalek Epainet sistemaren instalazioa egin dute aurten. Epainet aplikazioaren bidez, Justizia Sailak dokumentu guztiek euskarazko eredu bera izatea eta tramitazioak Internetez epaitegi bakoitzetik egin ahal izatea lortu nahi du, lan kudeaketaren kalitatea hobetu eta euskararen erabilpena sustatu aldera. Argazkian, Joseba Azkarraga Justizia sailburua.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun