Aitor Gisasolak zuzendutako eta "UK" aldizkariak ekoiztutako “Getxo bertoko euskaldun zaharren eskutik” dokumentalaren estreinaldia izango da bihar, asteartea, Algortako Kasinoan. Euskal Kulturaren Jardunaldien egitarauari amaiera ipiniko dion ekitaldiaren helburua galbidera doan Getxoko euskaldun zaharren hizkera jaso eta ezagutzera ematea da eta baita belaunaldi gazteagoei pertsonaia horien testigantzez eta argazkien bitartez herriaren beraren iragana eta oraina hobeto ulertzeko aukera eskaintzea ere. Ekitaldia 20:00etan hasiko da egilearen aurkezpen berbarekin eta ondoren, 20:15ean, dokumentalaren proiekzioa izango da. Argazkian, Getxoko Andra Mari elizan, antzinako hilerriaren gainean altxatzen den fatxadaren irudi bat.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!