Guztira 31.546 pertsonek eman dute izena
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Administrazio eta Zerbitzuen Langileen Enplegu Publikoaren Eskaintzaren aukeraketa prozesuan parte hartzeko. Izena emateko epea joan den azaroaren 23an bukatu zen. EHUk prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, oposiziogile gehienek telematikaren bidez egin dute prozesuan aurkezteko eskaera (29.333 lagunek) eta oso gutxik egin dute ohiko bide administratiboetatik (2.213 pertsonek). Telematikoak ez diren eskaeren azken sailkapena egitear dagoela, administrari laguntzailearen (13.721) eta mendekoen (11.849) mailak dira eskaera gehien izan dituztenak; horien ondoren dago administrariaren maila, 2.519 eskaerarekin.Bestalde, gestioaren teknikarien taldeak 2.177 eskaera izan ditu bere maila ezberdinetan, eta erdi-teknikarienak 510. Azkenik, laguntzaile, artxibo, liburutegi eta museoen taldeak 770 eskaera izan ditu. Argazkian, Erandio eta Leioako campuserako sarrera nagusia.