Antzinako 300 jostailu baino gehiago dago ikusgai Kultur Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko abe. 3a, 23:26

Urtarrilaren 27ra bitartean, "Antzinako jostailuak 1875-1960" lelopeko erakusketa egongo da ikusgai, Kultur Leioako aretoan. Erakusketa horrek Espainiako eta munduko jostailugintzaren berri ematen du, fabrikazioaren hasiera industrialetatik hirurogeita hamarreko hamarkadara arteko ibilbidea eginez, kultur iturri leioaztarrek adierazi dutenez. Panpinak, animaliak, hegazkinak, trenak, autoak, motoak, itsasontziak, jolasak… 300 jostailu baino gehiago, aspaldiko bidaideak. Erakusketa hau ikuste hutsa esperientzia ahaztezina izango da ume eta helduentzat. Ordutegia honako hau izango da: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara; larunbat arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara; eta igande eta jaiegunetan goizez, 11:00etatik 14:00etara. Sarrera dohainik.

"Jostailua, umezaroaren oroitzapen garbia izateaz gain, sortua izan zeneko garaiko kultura, soziologia, artea eta prozesu industrialak ezagutzeko funtsezko elementua da. Bilduma hau aterpe moduko bat da. Horri esker, jostailuek denboraren suntsipenetik eta euren antzinako jabeen ahanzturatik ihes egin ahal izan dute", azaldu dute kultur iturriek.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun