Leioako ikasleen oharra:
Gaur goizean kontzentrazioan bildu dira Leioako kanpuseko 150 irakasle eta ikasle baino gehiago 18/98 sumariopean burutu diren 46 atxiloketa berriak salatzeko. Euskal Herrian bizi den salbuespen egoera salatzeaz gain atxiloturiko euskal militanteen askatasuna galdegin dute eta herri gisa erantzuteko unean gaudela azpimarratu dute. Bereziki Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateko irakasle diren Jexux Mari Zalakain eta Mario Zubiaga atxilotuak izan dituzte gogoan. Ondoren manifestazioan abiatu dira kanpusean zehar eta amaieran aurrera begira mobilizazio berriak iragartzeaz gain deialdi berezia egin dute datorren abenduaren 13an deitu den mobilizazio eta paro egunean parte hartzera.