Batez ere haur, emakumezko eta familiei arreta ematen trebatzeko, esku hartze psikosozialeko alorrean lan egiteko ikastaroa jarriko du martxan Getxoko
Behargintzak (argazkian). Psikologia, gizarte lan edo gizarte hezkuntza titulua duten langabetu getxoztarrei dago zuzenduta. Parte hartzaileek hezkuntza teoriko-praktikoa jasoko dute eta enpresa batean egingo dituzten praktiken bidez esperientzia ere lortuko dute, udal iturrien arabera. Horiekin batera, laguntza programa ere izango dute, etorkizunean lana topatu ahal izateko orientatuak izateko. Izena emateko epea urtarrilaren 15era arte egongo da zabalik. Interesatuek urtarrilaren 9an, 11:00etan, Argia Fundazioaren egoitzan (Algortako Hirutasuna kaleko 10. zenbakia) izango den informazio hitzaldira jo dezakete xehetasun gehiago jakiteko. Joateko asmoa dutenek 944 660 140 telefono zenbakira deitu beharko dute, aldez aurretik.