Konterren oharra "Frekuentzia hutsa" CDaren inguruan:
Konter indarra da. Konter intentsitatea da. Konter amesgaiztoa izan daiteke, baina baita zure ametsik ederrena ere. Konter ahots urratua da. Konter izerdia da. Konter burua gora eta behera mugitzea da. Konter metala da. Hori, eta askoz gehiago ere bai.
Iluntasunez bustitako mila kolorez agertzen zaigu "Frekuentzia hutsa" hau, Konter bizkaitarren bigarrena. Gezurra dirudien arren, gauzak asko aldatu dira 1998an taldeak lehenengo urratsak eman zituenetik. Orain, taldea bere gorenean dago, Nire Muga, Onartezina edo Interesen Interesa bezalako abestiek taldearen arima beste dimentsio batera eramaten dutelarik.
Formazio mailako aldaketa askoren eta lokaleko ordu anitzen emaitza da diskoa. Konter ideia sendotu eta hezi da abesti hauen babesean, emaitza homogeneo eta bortitzagoa lortuz. Kolaboraziorik ez dute behar, osotasun oinarrizkoago baina baita naturalagoa ere lortu dutelarik.
Eta konturatu orduko amaitu da diskoa....
Konterren sorrera, Konterrek kontatuta:
Dena 1998ko neguan hasi zen, egunerokotasunetik alde egiteko aitxaki ederra topatu zuten lau lagunek. Lau lagun hauek Arkaitz (bateria), Zigor (baxua), Jon (kitarra) eta Iker (gitarra eta ahotsak) ziren. Hasieran eta normala zenez, lau lagun hauek musikan trebakuntza gutxi zuten eta oinarrizko nozioak baino ez zituzten. Horrela urte bat iragan zen, eta Zigorrek taldea utzi behar izan zuen, arrazoi pertsonalak medio. Gertaera honekin bat, Ikerrek gitarra jotzeari ekin zion soilik, Gotzoni utziz ahotsaren ardura. 2000 urteko udan aurkitzen gara eta Konterrek abeslari berria zuen, baina baxulari barik zegoen. Institutuko lagun batekin harremanetan jarri eta 2000 urteko irailerako Jagoba sartu zen, baxulari berria. Formazioa nahiko sendotu zen, entsegu gehiago, esperientzi gehiago eta kontzertuak emateko grina sortu zen taldearen baitan. 2000 urteko urritik, 2001eko urtarrila arte hiru kontzertu eman zituen Konterrek. Leioako Udondo gaztetxean edota Soraluzeko gaztetxean esaterako. Negu horretan bertan, Arkaitzek taldea utzi behar izan zuen lan arazoak zirela eta. Taldea urte bat egon zen bateriajole barik, azkenean eta taldea uztekotan denean, Nikola agertu zen. Honen sarrerarekin Konterren estiloa nahiko eboluzionatzen hasi zen, hasiera baten heavy euskaldun hutsa egiteari ekin zioten baina apurka-apurka doinu gogorragoetarako bidea hartu zuen taldea. Formazio honekin 2004ra arte egon ginen, urte horretan Jon taldea utzi zuen lana kontuak zirela eta. Bere postua Asier hartuz. Handik hona gaur egun garenok osatzen dugu Konter.